donostia Egunaren bezpera da gaur, urtarrilak 19, eta urtero bezala, zita Jakina dute Hernaniko eta inguruetako tabernetako bertsolari arituenek. Urte guztian puntuatu dute, tabernaz taberna, punturik edo bertsorik ederrena zeinek botako, eta elkarri zeinek txanda hartuko. Gaur, euren egun haundia dute; zein baino zein arituko dira 15 artista, edo gehiago, azken orduan animatuko denik ere izango baita, seguruenera.
Kopla txapelketa izango dute, gaur ere azken ixkinaraino beteta espero den Garin tabernan. Gaueko 22:30etatik aurrera hasiko dute, hamaseigarren txapelketa.
Hamabost protagonista
Honakoak izango dira gaur kantuan lehiatuko direnak: Oxan (iazko txapelduna), Mikel, Exteban, Xapo, Aitor, Arnaitz, Oier, Andoni, Atxega, Joseba, Troia, Gorka, Iñigo, Abel, Txime... eta azken orduan izena ematera animatzen direnak. yy