Txema Auzmendi eta Iñaki Uria izango dira bihar, urtarrilak 20, Hernaniko Biteri kultur etxean. Egunkariaren aldeko Hernaniko herri batzordeak antolatu du hitzaldia, eta bertan, bideo bat ere proiektatuko da, Egunkaria libre! izenekoa.
Egunkaria auzia
Euskaldunon Egunkaria itxi zutela ia zazpi urte pasa dira, eta orduzkero asko izan dira auzia artxibatzeko eskatuz egindako protesta ekitaldiak. Txema Auzmendi eta Iñaki Uria auzipetuetako bi dira, eta bihar azalduko dituzte auziaren nondik norakoak. Hernaniko herri batzordeak dei egin die hernaniarrei hitzaldira joateko. Bihar, asteazkena, 19:30etan Biterin.