Emaitza kaxkarrak bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 19a, 01:00

Yone Boutique eta Aidur.com taldeak ahazteko moduko asteburua izan dute azkenekoa. Lehenengo taldeak, Yone Boutiquek, 5-0 galdu zuen Ceramicas Nogales taldearen kontra. Bigarren zati kaxkarra jokatu zuten hernaniarrek eta 5 gol sartu zizkieten aurkariek hor. Aidur.com-ek ere, bigarren taldeak, galdu egin zuen asteburuan, 7-4. Igoera fasea jokatzeko lan ona egin beharko du hemendik aurrera, fase hori lehendabiziko lauek jokatzen baitute, eta laugarren dijoaz, hiru partiduren faltan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!