mendiriz Mendik antolatuta, hilaren azken asteburuan, hau da, urtarrilaren 30 eta 31n, iraupen eskia eta eski alpinoa egitera joango dira Cauterets-era. Irteera helduentzat antolatu dute. Goizeko 05:30etan aterako dira Atsegindegitik. Aterpea herrian bertan izango dute.
Bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria prezioaren barruan
Prezioren barruan sartzen dira bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria. 16 urtetik gorakoentzat honakoa da prezioa: bazkideek 60 eta ez direnek 70. 9 eta 16 urte bitartekoentzat: bazkideek 50 euro eta ez direnek 60. 8 urte artekoentzat: bazkideek 40 euro eta ez direnek 50. Forfaita ez da prezioan sartzen.
Izena bulegoan eman behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Epea 28an bukatuko da. Izena ematerakoan, 20 euro aurreratu beharko dira.