Bolada onari eusteko aukera gaur Zubipen, Bergararen aurka

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 16a, 01:00

erregional ohorezko mailan jokatzen duen Hernani taldeak Bergara taldea izango du aurrez aurre, gaur Zubipen. Partidua arra­tsaleko 16:30etan hasiko da. Txuri-berdeak azken partiduetan lortutako garaipenei eusten ahaleginduko dira gaurkoan; izan ere azken 6 partiduetatik 5 irabazi dituzte. Bergara eta Hernanik 21 puntu dituzte, baina hernaniarrak aurretik dira. Bederatzigarren postuan daude eta bergarakoak hamargarrenean. Partidu parekatua espero da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!