erremonte zaleek galdu ezineko hitzordua dute gaur Galarreta frontoian 16:30etan; izan ere Tejados Aoiz Binakako Txapelketako aurtengo txapeldunak erabakiko dira. Lehia ZeberioII-Badiola gipuzkoarren eta Urriza-Lizaso nafarren artean dago.
Irabazten duenak irabazten duela, errekorrak izango dira nagusi: Patxi Zeberiok seigarren txapela lortuko luke bikotekakoan; Javier Urrizak profesionaletan egindako hirugarren urtean, hiru txapela irabaztea lortuko luke; Iñaki Lizasok bigarren titulua lortuko luke, kontuan izanda lesio larri batetik errekuperatu behar izan dela; eta Imanol Badiolak bere lehenengo final haundia jokatuta eramango luke txapela.
Lehia orekatua espero, baina Urriza-Lizaso faborito
Gaurko lehia orekatua espero da, baina alde gutxirekin bada ere, Urriza-Lizaso, orain dela bi urteko txapeldunak dira faborito. Dena dela, Zeberio IIa erasoan gogor aritzen bada eta Badiola peloteoan eta defentsan egoki, partidu zaila izango dute nafarrek.