gaur Hernaniko XIIIgarren Igeriketa Trofeoa jokatuko da, Hernaniko igerilekuan, goizeko 09:30etan hasita. Bertan, Zarautz, Buruntzaldea eta Hernaniko taldeak lehiatuko dira, beraien denborak hobetzeko eta trofeoa irabazteko intentzioarekin. Parte hartzaileak bi mailatan bereiziko dira: alde batetik, infantilak neurtuko dira eta bestetik, junior, promesa eta seniorrak. Frogak ondorengoak izando dira: Infantiletan, 50metro tximeleta, 50m bizkar, 50m bular, 50m libre eta 100m lau estiloak. Nagusien kategorian berriz, 100m tximeleta, 100m bizkar, 100m bular, 100m libre eta 100m lau estiloak.
Erreleboak irabazita,
trofeoa
Ekitaldia bukatzeko, 4x50m libre erreleboak izando dira. Froga hau irabazten duen taldea, Hernaniko XIIIgarren trofeoko irabazlea izango da.