Tableroak prest, denboraldi berrirako

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 16a, 01:00

urtarrila izaten da xake denboraldiak hasteko garaia. Hernaniko bi taldeak prest dira denboraldi berriari aurre egiteko. Batek, Hernani Ak, Gipuz­koako Txapelketako 1. mailan jo­­katuko du, eta besteak Her­nani Bk, Gipuzkoako Txapel­ke­tako 2. mailan. Bien erronka da mailaz igotzea, baina ez da lan erraza izango, ez batzuen­tzat eta ez besteentzat.

Hernani A talde bikainarekin
Hernani Ak aurten ere talde bikaina dauka. Zazpi lagun dira taldean, eta mailaz, euren ligako onentsuenen parean daude. Aurten 12 talderen kontra ari beharko dute, eta tartean dituzte, Andoain, Zarautz B, Gros C edo Alfil A, talde gogorrak denak ere. Gaur jokatuko dituzte ligako lehendabiziko partidak, 16:00etan, Hernanin, Azkoitiko Anaitasuna taldearen kontra. Igandean jokatuko dute Eiba­rren, lehengo astean elurragatik atzeratutako partidua.

Hernani B gogor hasi da
Joan den astean hasi zuen Her­nani Bk, Gipuzkoako bigarren mailako liga. Irabazi egin zuten Easo Cren kontra, 3-1, eta hasiera bikaina eman zioten ligari. Aurtengo ligan postu on batean bukatzeko aukera daukate hernaniarrek, eta mailaz igotzeko aukerarik ere izan dezakete. Aurka­ri­rik gogorrena bezala, aldez aurretik, Añorga ikusten dela esan diote Kronikari, taldeko arduradunek. Gaur, Fortuna C taldearen kontra jokatuko dute, 16:00­etan Donostian.

Gipuzkoako Txapelketa
1.maila


Hernani A
Lasalle A
Zarautz B
Gros C
Gros D
Arrasate B
Txaturanga
Andoain
Alfil A
Eibar B
Anaitasuna
Fortuna B

Hernani A - Xakelariak

Fernando Esnaola
Jon Eizmendi
Mikel Apezetxea
Breogan Estevez
Ricardo Osa
Isidro Esnaola
Jesus Navascues



Gipuzkoako Txapelketa
2.maila


Hernani B
Añorga
Gros G
Gros E
Mundarro B
Easo C
Villabona B
Fortuna C

Hernani B - Xakelariak

Jon Altuna
Mikel Gastesi
Joxe Angel Ijurko
Iñaki Erdozio
Josetxo Barandiaran
Joxe Ramon Altuna

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!