Bihar irekiko da Aizpea Goenagaren sagardo tragoarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 16a, 01:00

txotx denboraldiari bihar emango zaio hasiera. Aizpea Goenaga izango da aurtengo denboraldia zabalduko due­na, eguerdiko 12:00etan, Hernaniko plazan, eta Goe­nagak sagar­doari lehenengo tragoa eman on­doren, in­guratzen diren guz­tiek sagar­doa probatzeko auke­ra izan­go dute.

Goiz osoan ekitaldi ugari eta jan eta edateko aukera
Denboraldiaren hasiera eki­tal­dia goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte izango da. Lehenengo ordu­an, 11:00e­­tatik 11:45etara, trikitilariak ibiliko dira giroa berotzen. 12:00etan, txalapar­ta­riak izan­go dira eta aldi berean, ofizialki irekiko da denboraldia Aizpea Goena­gak aurtengo sagardoa pro­ba­tzean. Hortik aurrera, eki­tal­diak iraun bitartean auke­ra izango da sagardoa edan eta moka­dutxoren bat jateko. Bitarte horretan, Incansables Txa­ran­ga ibiliko da kaleetan zehar. Plazan geratzen dire­nek, berriz, herri kirolez go­za­tzeko aukera izango dute 13:00etatik aurrera. Izeta harri­jasotzailea eta Fausto Mugerza aizkolaria izango dira.

Gorputz dezente eta lehor punttuarekin
Hernaniko sagardogileek azal­­du dutenez, «aurtengo sagardoak kolore ederrekoak dira orokorrean, azken uzta­koak baino argixeagoak, gor­putz dezen­te dutenak eta lehor punttua nabarmentzen zaienak». Horrez gain, azal­du dute, Normandia edo Ga­liziatik etorri dela sagar asko eta bertakoarekin nahastuta, kalitate oneko sagardoak lortu direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!