Astelehenean irekiko da matrikulazio epea

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 16a, 01:00

EPA Hernani HHI, helduei zuzendutako heziketa zentroan datorren lauhilekoan matriku­la­tzeko epea astelehenean irekiko da. Otsailaren 5era arte, izango da zabalik. Astelehe­ne­tik ostiralera 10:00etatik 12:00e­ta­ra eta 17:00etatik 19:00etara.

Doan eta ordutegi aukera zabala
EPA-HHI Eusko Jaurlaritza­ren Hezkuntza Sailaren esku dago eta zentro publikoa da. Matrikula dohainekoa da. Irakasleei dagokienez, titula­tuak eta espezializa­tuak dira. Horrez gain, ordutegi ezberdinak daude: goizez, arratsaldez eta gauez

Ikasketak euskaraz eta gazteleraz
Ohi bezala, bai oinarrizko eta goi mailako ikasketak, bai informatika eta hizkun­tzak euskaraz eta gazteleraz egiteko aukera dago. Hizkuntza aukeratzeaz aparte, norberaren ikasketa mailaren arabera aukera ez­ber­dinak daude. Bigarren Hezkuntzako Graduaturik ga­be: idazten edo irakurtzen ikasi daiteke; komunikazio trebetasunak hobetu; ezagu­pen matematikoak gaurkotu; Bigarren Hezkuntzako Gra­dua­tua lortu; euskara ikasi (euskalduntze edo alfabeta­tzea); ingelesa eta frantsesa ikasi (hasiera maila); eta informatika ikasi (hastapenei buruzko ikastaroa). Oinarrizko titulazioa iza­nez gero, berriz, informatika eta hizkuntzak ikasteaz gain, Unibertsitaterako eta goi mailako zikloetarako sarbide-probak prestatu daitezke.

Informatika: hastapenei buruzko ikastaroa
Lau hilabetetan (astean bi edo hiru egunez) informatikaren oinarriak ezagutzen eta orde­na­gailuaren erabilera nagu­sie­tan trebatzen ikasten da. Hiru ataletan banatzen da: Windows XP sistema eragi­lea, Microsoft Word testu-prozesatzailea eta Internet Explorer/Outlook Express.

Hizkuntzetan, oinarrizko ikastaroa
Euskara, ingelesa edota fran­tsesa ikasteari dagokionez, oinarrizko ikastaroa eskain­tzen du EPA-HHI zentroak. Hizkuntza komunikazioa de­la oinarritzat hartuta, ikasta­roak hizkuntza-trebeziak (ira­kur­mena, mintzamena, en­tzu­mena eta idazmena) oina­rrizko mailan garatzea du helburu. Ikastaro horiek ere lauhilekoak izaten dira eta talde txikikoak. Matrikulatu nahi duenak bertatik pasa behar du, An­tzio­la, 62 helbidean dago zentroa. Informazio gehiago­ra­ko edo beste ikasketa mota­ren bat nahi izanez gero, tele­fono honetara deitu: 943 335 318.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!