txantxillan besteak beste, etxebizitzak eta errepide berria egiteko urbanizatze lanek aurrera jarraitzen dute eta aste honetan, aparkalekuaren erdia kendu egin dute UTE-Txantxillak Kronikari jakinarazi dionez. Horrez gain, zehaztu du, hilabete honen bukaera aldera edo otsailaren hasiera aldera, «eguraldiaren araberakoa baita», Txantxillako aparkalekua guztiz desagertuko dela.
Manu Garcia obrako arduradunak hala azaldu du: «zatika ari gara aparkalekua kentzen, jendea aparkaleku gabe ez uzteko, baina azkenerako dena kendu behar da».
Inmaculada ikastetxeko gimnasioa bukatuta
Txantxilla eremuko urbanizatze lanekin, Inmaculada ikastetxearen inguruan moldaketak izan dira: ingurua txukundu eta lurra berdindu dute eta errepide berria joango den mugan, horma berria eraiki dute. Eta bide batez, gimnasio berria ere egin dute. «Aurrekoa bota egin dugu, inguru hori txukundu eta berdindu eta beste bat egin dugu haundiagoa. Aurrekoa oso txikia zen», azaldu du Garciak. Gimnasioa bukatua dago eta asfaltatze-lanak besterik ez dira geratzen Inmaculada ikastetxeari dagokionez. Garciak azaldu du datorren asterako prest egongo dela.