Gaur hasiko da txapelketa Oberena eta Añorgaren arteko lehiarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 15a, 01:00

Berria Txapelketako lehenengo kanporaketa jokatuko da gaur 21:00etan, Herna­niko pelotalekuan. Lehiatu­ko di­ren lehenengo elkarteak Iru­ñeako Oberena eta Añor­ga izango dira. Nafarrak dira faborito kadete eta seniorretan duten mailagatik. Kadeteetan jokatuko dute Jaurenak eta Cordonek Mugika eta Cristobalen aurka. Añorgakoak aurrelari on batekin indartu dira, baina zaila izango dute partidua irabazten, iruñarrek bikote ona osatzen baitute. Jubeniletan Juanenea eta Etxamendi neurtuko dira Loidi eta Maizaren aurka. Partidu interesgarria espero da Nafarroako egungo txapeldunak eta Gipuzkoako bikoterik onenetakoa izango baitira aurrez aurre. Seniorretan Olangua eta Azanzak aurrez aurre izango dituzte Jauregi eta Biain. Kasu honetan ere, Añorgak atzelari ona lortu du, baina bikote nafarra esperientzia haundikoa da.

Txapelketaz kanpo beste hiru partidu gaur
Berria Txapelketatik kanpo, bes­te hiru partidu jokatuko di­ra gaur. Kadeteetan neurtuko dira: Behar Za­na/Leo­­net-Etxegoien, 18:30e­tan Vi­­­­­­lla­bonan; eta Gaz­­te­leku/Ur­ki­zu-Mur­gion­do 20:15etan, Ando­ai­nen. Pa­le­­ta nes­­­­ketan b­erriz: Urnie­ta/Ti­je­ro-Zaba-la, 20:15etan Urnietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!