Realak ireki du txotx denboraldia, «sagardo aromatikoa eta izaera haundikoa» izango duena

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 14a, 01:00

«Gure sagardo berria» esanaz ireki zuten atzo As­ti­ga­rra­gako txotx denboraldia Real Socie­dadeko kideek. Ire­­kiera Petritegi sagardotegian izan zen eta aur­ten­go lehenengo sagardo tragoa Jokin Aperribay presidenteak, Mikel Aranburu kapitainak eta Martin Lasar­te entrenatzaileak hartu zuten, eta Realeko ia talde osoa bertan izan zen bazkaltzen.

Kalitateko sagardoa
Irekiera aurretik, prentsaurrekoa eman zuten (bertan ziren, Astigarragako alkatea, Dipu­tazioko eta Jaurlaritzako arduradunak, eta Realeko lehendakaria) eta bertan, aurtengo sa­gar­doaren berri eman zuen Joxe Angel Goñi Sagardo­gu­nea­­ren bozeramaileak. «Uzta eskasa izan da, aurten, %30 gu­txiago bildu da, gehiegizko eguzki eta lehorte-aldien eraginez, eta kanpotik ekarri be­har izan da. Dena dela, lortu dena kalitate haundikoa da eta aurtengo sagardoa aromatikoa eta izaera haundikoa da». Prentsaurrekoan, Petrite­giko Jokin Otaño zena izan zuten gogoan.

Ezker Abertzaleak oroigarria Aperribayri
Ezker Abertzalea ere presente izan zen pren­tsaurrean eta txotx irekieran. Salatu zuten, herriko alderdirik bozkatuena izanda, udaletik kanpo daudela. «Benetako ordezkaria izanda, agurra eman nahi izan dio­gu sagardo denboraldi berriari, eta Reala zoriondu nahi izan dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!