garayarrek Ospitaletarako autobusa jarri zuen martxan urtarrilaren 4an, eta lehendabiziko astean, 2.114 bidaiari ibili dira; 18 bidaiari, batekoz beste. Datuak onak dira, Diputazioko Mugikortasun Diputatu Arantza Tapiak atzo adierazi zuenez: «Onarpen ona izan du Lurraldebus G-3 zerbitzuak, Garayar enpresaren bidez ematen dugunak. Horrela, lortzen dugu, herritarrek kotxea etxean uztea, eta aurreztea, bai erregaia, bai parkineko gastuak, eta baita denbora ere. Eta nola ez, kotxerik ez dutenak beren kabuz joan ahal izatea».
Joateko, goizekoa erabiliena. Bueltatzeko, 15:15etakoa
Guztira, 26 joan-etorri egiten ditu G-3 autobusak; 13 joateko eta 13 etortzeko. Batekoz beste, 18 lagun ibili dira lehendabiziko 7 egunetan, eta bidaiari gehien ibili den autobusa goizean goizekoa da, Andoaindik 07:20etan abiatzen dena. Guztira, 7 egunetan 204 bidaiari ibili dira autobus horretan. Bueltan berriz, arratsaldeko 15:15etakoa hartu dute bidaiari gehienek, 197k.
Asko ibili dira baita ere, ordutegi hauetan: joanean, arratsaldeko 16:00etako autobusean 177 bidaiari, eta goizeko 09:00etan 136. Ospitaletatik bueltan, bidaiari asko ibili dira arratsaldeko 18:30etan, 101 bidaiari, eta arratsaldeko 17:30etan, 94.
Zerbitzuak izan duen arrakasta ikusita, Lurraldebusek, Gipuzkoako beste eskualde batzuetan ere jarri nahi du zerbitzua (Hondarribiatik-Bidasoako Ospitalera; eta Urola Erditik-Zumarragako Ospitalera).