Haize zakarragatik alerta horia

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 15a, 01:00

sos Deiakek adierazi duenez, alerta horia ezarri dute haize zakarragatik, eta haizea igandera arte dago iragarrita. Babes Zibileko Udal Sailak azaldu du joan den urtean urtarrilaren 24an izandako ziklogenesiari erreferentzia eginez, ez dakitela horrelakorik gertatuko den oraingoan, baina haize garaia denez, haize zakarren aurrean ematen dituzten gomendioak kontuan har­tzea nahi dute.

Ondoriok ahalik eta gehien murrizteko gomendioak
Haize zakarra dabilenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko ondoko aholkuak jarraitzea gomenda­tzen du Babes Zibilak: Kanpoan egonda: ate, lehio eta toldoak ondo itxi eta finkatu; kendu lorontziak eta kalera erori daitezkeen gauzak; eta aldamio, garabi eta obretako elementuak finkatu. Bidaiatuz gero: saiatu errepidez ez bidaiatzen, bestela kontu haundiz jokatu. Itsas ondoan ibiliz gero: urrundu hondartzatik eta sor daitezkeen marea eta olatu haundien kolpea jaso­tzen den lekuetatik. Ez egin uretako kirolik. Arazoren bat izanez gero, deitu Udaltzaingoaren telefono honetara: 943 248 900.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!