Iaz Israelek Gazaren aurka egindako bonbardaketa ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 15a, 01:00

To shoot an elephant dokumentala emango dute doan Biterin. Astelehenean izango da 19:30etan, Hernaniko Kooperazio Taldeak antolatuta. Astelehenean beteko baita urte bete Israelek Gazaren aurkako bonbardaketa bukatu zuela. Doku­men­talean erasoak iraun zuen egun haietan gertatutakoa kontatzen da. Iruñeako Eguzki Bideoak kolektiboak dokumental honetan bildu ditu Alberto Arce kazetari asturiarrak ber­tan grabatutako irudiak eta proiekzioa mundu osoan ari dira za­baltzen. Astelehenean emanaldi globala izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!