Hirugarren adinekoek orain dute izena emateko garaia, termetara joateko

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 13a, 01:00

‘Gizarte Termalismoa’ programan parte hartu dezakete pentsionistek eta alargunek, 60 urte beteta badituzte.

IMSERSOk Gizarte Terma­lis­moa programa antolatu ohi du hirugarren adinekoei zuzenduta. Interesa duenak programan parte hartzeko aukera du bete beharreko inprimakiak beteta. Inpri­maki horiek eskura daude Ongintzako bulegoan, Zaha­rren Egoitzako sarreran, edota Jubilatuen etxean.

60 urtetik gorako
pentsionistak eta alagunak

Programan parte hartu dezakete Gizarte-Segurantza sistemako pentsionistek eta alar­­gunek, 60 urte bete badituzte.
Eskaera inprimakiak aurkeztu behar dira honako epeetan: otsailetik abuztura joan nahi duenak, urtarrilaren 15a baino lehen; eta irailetik abendura joan nahi duenak, maia­tzaren 17a baino lehen.
Txanda bakoitzak 12 eguneko iraupena du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!