Berria Txapelketa atzo hasi zen eta gaur txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da, 16:30etan. Hernanin izango da eta aurrez aurre izango dira Amurrio eta Iparralde elkarteak. Arabarrak dira faborito argiak kadete eta seniorretan duten maila dela eta.
Kadeteetan jokatuko dute: Egiguren-Muga/Etxebers-Mendi. Iparraldekoek esperientzia gutxi dute ezker paretarekin jokatzen eta Amurriokoek berez ez lukete arazorik izan behar irabazteko.
Jubeniletan ariko dira Goikolea-Legarreta/Iturriño-Beola. Maila honetan partidu parekatua espero da.
Seniorretan berriz, neurtuko dira Jauregi-Garcia/Ugarte-Goñi. Amurriokoak dira faborito; izan ere Jauregi Arabako aurrelaririk onena da eta horrez gain, Iparraldekoek beren pelotaririk onenik gabe hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!