Udalak ez zuen espero halako arrakasta izango zuenik, autokonpostagailua eskatzeko lehendabiziko kanpainak. 141 hernaniarrek eskatu dute konpostagailua, eta laister izango dute etxean, urtarrilaren 19tik aurrera; horretarako, ikastaro bat egin beharko dute aurretik, ordu eta erdi ingurukoa.
Atez Ateko sistema martxan jartzen denean, konpostagailua dutenek diru gutxiago ordaindu beharko dute urtero, zabor tasagatik; %40 gutxiago, hain zuzen ere. Izan ere, konposta etxean egiten dutenek zabor gutxiago aterako dute egunero, eta zati hori, ´ahorratu` egingo dute urteroko fakturan.
«Lehenengo kanpaina ona»
Hernaniko Udalak animatu egin nahi ditu hernaniarrak autokonposta egitera, eta horretarako kanpaina bat baino gehiago egingo ditu. Lehendabizikoa bukatu du, eta jakinarazi du «emaitzak espero baino hobeak» izan direla.
141 hernaniarrek eskatu dute konpostagailua, Udalak espero baino %40 gehiagok.
Ordu eta erdiko ikastaroa
Udalak gutuna idatzi zien Hernanin etxe inguruan terrenoa duten guztiei, eta horietatik 141 hernaniarrek eskatu dute konpostagailua. Orain, urtarrilaren 19tik aurrera ikastaro motx bat izango dute, ordu eta erdikoa (konposta nola egin behar den esplikatzeko). Ikastaroa bukatuta, konpostagailua eman egingo zaie.
Terreno puska bat nahikoa, konpostagailua jartzeko
Terreno puska bat dutenek (ez da haundia behar), eta konpostagailua nahi dutenek, aukera izango dute eskatzeko, aurrerago egingo diren kanpainetan.
Informazio gehiagorako, Udalak jarri duen bulegora joan (Kardaberaz, 25) edo deitu: 900 840 090.