Asteburu honetan pelota partidu dexente jokatu dira eta zenbait emaitza on ere lortu dituzte hernaniarrek. Batez ere nabarmendu dira Goikoetxea eta Gutierrez eta Aritz Otaegi. Lehenengoek 30-18 irabazi zuten Galiparen aurka eta horrela, jubenil mailan, Euskal Herriko pala Txapelketako semifinaletara sailkatu dira. Otaegik Aurrera Saiazi 40-20 irabazi zion trinketean, senior mailan, eta Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetara pasa da.
Horiez gain, honakoak izan dira emaitzak: Ojuel-Gorrotxategi 22/Berriotxa 19; Adiskide 22/Aizpitarte-Lizeaga 3; Hernani-Noble 18/Mundarro 5; Cisneros-Perez 18/Ziortza 8; Gazteleku 16/Loiarte-Pagola 15; Suberri 30/Pagola-Otxotorena 10; Tijero-Zabala 30/Urnieta 23; Jauregi-Perez 30/Intxaurrondo 11.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!