hernani Institutuak ikastaro mordoa eskaini ohi du langile eta langabetuentzat, urtero. Urtarriletik ekainera bitarte ere zenbait antolatu ditu. Honakoak dira: Fabrikazio Mekanikoa, Elektrizitatea eta Elektronika, CNC Fresadora eta Tornu Mekanizazioa, Makilajea eta azal zainketa, Oinarrizko Instalazio Elektrikoa, eta Lan Arriskuetako Prebentzioa.
Fabrikazio Mekanikoan lau aukera
Fabrikazio Mekanikoko arloari dagokionez, lau aukera daude: Automatismo hidraulikoak (36 ordu), Metrologia (30 ordu), Mekanizatuen teknikak (makina konbentzionalak, 60 ordu), CAD 3D Modelatua eta Planuak (S. Work) 30 ordu.
Elektrizitatean-Elektronikan beste hainbeste
Elektrizitate eta Elektronika arloan honakoak dira ikastaroak: Automatismo Programagarriak (40 ordu), Instalazio fotoboltaikoak (30 ordu), Muntai domotikoak, korronte eramangarriak (30 ordu), eta Muntai domotikoak, BUS EIB (60 ordu).
Langabetuentzako bereziki
Langabetuei bereziki zuzendutako ikastaroak ere badira, hala nola: CNC Fresadora eta Tornu Mekanizazioa (106 ordu), eta Oinarrizko Instalazio Elektrikoa (226 ordu eta 100 praktikak).
Horrez gain, alde batetik, eraikuntzan lan egiten dutenentzat Lan Arriskuetako Prebentzioa izeneko ikastaroa dago hilabetero, azken ostiraletan (8 ordu). Eta bestetik, Nazareten, Kutxak bultzatutako ikasgeletan, Makilajea eta azal zainketako ikastaroa (10 ordu).
Zalantzarik izanez gero, eta informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 943 551 958.