Mendizabal II eta Olaizolak IIak 22-14 galdu zuten TitinIII eta Pascualen kontra, txapelketako aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 11a, 01:00

eibargo Astelena pelotalekuan jokatu zuten atzo Oier Mendizabalek eta Aimar Olaizolak Binakako txapelketako aurreneko partidua. Titin III eta Pascualen kontra jokatuko zuten, eta hasieratik, katedrak faborito jo zituen.

Titin III eta Pascual nagusi
Partiduko aurreneko par­tziala Mendizabal IIa eta Olaizola IIaren aldekoa izan zen, eta tantu bikainen ostean, 4-1 aurreratu ziren markagailuan. Orduan iritsi zen aurkarien erreakzioa. Titin IIIak txisparekin dagoela erakutsi zuen partidu osoan eta tantuak amaitzen asmatu zuen, partiduko onenea izan zen. Pascualek berriz, ondo kendu zizkion pelotak aurreko koadroetatik Aimarri, eta Mendizabal IIa estutu eta nekatu zuen. Gauzak horrela, Titin IIIak eta Pascualek 11 tantu egin zituzten jarraian, eta 4-12 jarri ziren markagailuan. Oier eta Aimar partiduari bueltan ematen saiatu baziren ere, azken emaitza 22-14koa izan zen, Titin IIIa eta Pascualen aldekoa.

Aurreneko puntuak ihes
Binakako txapeleketa izaten da luzeena, eta joan den urtean gertatu bezala, aurreneko puntuak ihes egin zien Mendizabal II-Olaizola IIari. Jokatutako gainerako partiduei dagokienez, errege egunean Berasaluze VIII-Beginok irabazi zuten, eta larunbatean Mtz. de Irujo-Beroizek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!