otsaileko hirugarren asteburuan izango dira Inauteriak, eta Hernaniko Jai Batzordea antolaketa lanetan ari da dagoeneko.
Jai Batzordearen helburuetako bat da, herritarrek inauterietan parte hartzea, eta horregatik hiru sari berri emango ditu aurten. Sariak emango dizkiete inauterietan jende gehien biltzen duen elkarteari, etxeko balkoi apainduenari eta eskaparate apainduenari.
Sariak izango dira plaka bat eta mariskada bat. Saridunen aukeraketa Inauterietako balorazio bileran egingo dute.
Horrez gain, jakinarazi dute aurtengo omendua izango dela Buruhaundi eta erraldoien konpartsa.
Kartel lehiaketari dagokionez, aurtengo irabazlea izan da Ane Loinaz hernaniarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!