Aizpea Goenagak irekiko du igandean Hernaniko txotx denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 11a, 01:00

txotx egunarekin irekiko da igandean Hernaniko txotx denboraldia. Festa aurreneko sagardo kolpearekin hasiko da, eta aurten Ahizpea Goe­naga da lehenengo sagardoa hartzeko aukeratua.

Txotx irekiera Plazan
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Txotx Batzordeak pertsona edo talde bat aukeratzen du egun seinalaturako. Aurtengoan Aizpea Goenaga izango da. Goenaga ezaguna da Euskal Herrian eta Estatu mailan aktore, idazle, gidoilari eta zuzendari gisa. Sari esanguratsuak ere jasotako da, horien artean Paco Rabal saria, aktore berriari.

Eguerdiko festa
Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Plaza jendez eta kupelez gainezka dagoenean, Aizpea Goenagak emango du aurreneko sagardo kolpea. Ondoren, bertaratutako guztiek izango dute sagardo berria dastatzeko aukera. Eta horrez gain, mokatutxo bat jateko aukera izango da. Plazan baita ere, ez dira faltako, besteak beste, herri kirol erakustaldiak, dantzaldiak, eta bertsolariak


Aizpea Goenaga
Aizpea Goenaga aktore gisa, zineman, antzerkian eta telebistan egindako lanagatik da ezaguna.
Baita ere, aritu da zuzendari lanetan, besteak beste, Bi eta Bat, Martin eta Goenkale bezalako telesai ezagunetan.
Idazle moduan ere baditu hainbat liburu argitaratuta, horien artean Agur betirako.
Izandako ibilbide guztiagatik hainbat sari jaso ditu Aizpea Goenagak, eta horien artean esanguratsuenak dira Donostia Hiria eta Paco Rabal saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!