Irati Ortega, Oihana Balda, Eneka Iribarren eta Martxel Pastoriza dira marrazki lehiaketako txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 11a, 01:00

Hernani Bidaiak-ek umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du, Gabonetakoa. Geroz eta gehiago dira lehiaketan parte hartzen duten umeak eta sariak zozketa bidez ematen dira. Zozketa ostiralean egin zuten, eta aurreneko saria Irati Ortegari tokatu zi­tzaion. Irabazi zuen Terra­miticara astebeteko bidaia, bi heldu eta bi umeentzat. Bigarren, hirugarren eta lau­garrenak ere saria jaso zu­ten, motxila bat. Sarituak izan ziren Oihana Balda, Eneka Iribarren eta Martxel Pastoriza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!