‘Avatar’ izango da ikusgai helduentzat gaur eta bihar, ordutegi bereziarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 10a, 01:00

Ohi bezala, asteburu honetan ere zinea izango da Biterin, baina ordutegian aldaketak daude. Helduentzat Avatar izango da ikusgai gaur 19:30etan. Avatar James Cameronen film berria da eta irudimenaz haratago dagoen mundu miragarri batera darama ikuslea. Pandora deituriko ilargi batera bidaliko dute filmeko heroia zibilizazioa salbatzeko asmoz. Duela 14 urtetik Cameronek buruan izan duen film honek, ez du orain arte baliabide tekniko nahikorik izan. 4 urteko lanaren ondorioz, emozioa eta efektu bereziak nagusi diren pelikula ikusgarria sortu du.

‘Bizarzuriaren zaldia’
haurrentzat bihar Haurrentzat Bizarzuriaren zaldia emango dute. Gaur izango da arratsaldeko 17:00etan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!