egun gutxi falta dira, Txotx denboraldia irekitzeko. Urteroko moduan, aurten ere aurreneko kupela Astigarragan irekiko dute. 100garren urteurrena dela eta, Reala izango da, Gure Sagardo Berria oihu egin, eta hasiera ofiziala emango diona denboraldi berriari.
Prentsaurrekoa eguerdian
Sagardo Berriaren eguna prentsaurrekoarekin hasiko da aurten ere. Eguerdiko 12:00etan izango da, eta bertan, zehatz-mehatz azalduko dituzte 2009ko uztaren ezaugarri nagusiak, eta sagarra eta sagardo berriaren nortasuna.
Segidan sagarrondoa landatuko dute
Prentsaurrearen ostean, Sagardo Berriaren Eguneko protagonistek, hau da, Realeko kideek sagarrondo bat landatuko dute, ekitaldi sinboliko gisa. Eguerdiko 13:00etan izango da, Sagardoetxe aurrean.
Bazkalaurretik
txotx irekiera
Bazkaldu aurretik, Sagardoetxetik Petritegira joango dira. Bertan, 13:45etan, irekiko dute aurreneko kupela. Ekitaldiak irekiko du 2010eko Astigarragako Txotx denboraldia.