Mendizabal II eta Olaizola IIak gaur hasiko dute binakako txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 10a, 01:00

Oier Mendizabalek eta Ai­mar Olaizolak gaur jokatuko dute Binakako Txapelketa Na­gusiko aurreneko partidua. Hirugarren urtez jarraian, bikote izango dira, azken bi txapelketetan maila eta erregulartasun haundia era­kutsi baitute. Partidua Eibargo Aste­lena pelotalekuan jokatuko dute, Titin IIIa eta Pascualen kontra. Arratsaldeko 17:00­etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Aurtengo txapelketako be­­rrikuntza izango da ki­rol­tasunari saria emango dio­tela eta sakez pasa bakarra egin ahal izango da. Ondo­rengoak falta izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!