abenduko azken asteburuan XXXIgarren Txakur eta guztiko ehiza txapelketa bukatu zen eta irabazlea Asier Arrizabalaga izan zen 817 punturekin, 22 parte hartzailetatik. Emilio Crespo bigarrena izan zen 812 punturekin eta hirugarrena berriz, Juan Antonio Beraza puntu baten aldearekin. Ehizatutakoa ia %100ean faisanak izan dira; eperrak berriz, %50 pasatxo.
San Silvestren Luis Garayar txapeldun
Txantxangorri elkarteak antolatuta, San Silvestreko plater tiraldia ere izan da Santa Barbaran, eta txapelduna Luis Garayar izan da. 25 platerretatik guztiak puskatu zituen. Bigarrena Vidal Parra izan da eta hirugarrena Cristobal Barragan. Parte hartze ona nabarmendu zen 25 tiratzaileen artean. Gainera, guztiek sariak jaso zituzten.