BIHAR hasiko da bola txapelketa, eta Hernaniko hiru talde bertan izango dira: Elur Txori, CD Hernani eta Ur Mia. Denboraldiko aurreneko tiraldia Usurbilen izango da. Bigarren tiraldia berriz, datorren asteburuan izango da, eta Legazpin jokatuko da.
Tiraldi bakoitzean, talde bakoitza sei bolarik arituko dira.
Hernaniko 3 talde, 18 bolari
Guztira, Hernaniko 18 bolari arituko dira lehian bola txapelketan.
Elur Txori taldearekin parte hartuko dute bolariak izango dira: Miguel Burugain, Aurelio Santos, Fernando Galarraga, Juan Goenaga, Nikolas Osaba eta Fermin Zuloaga.
CD Hernaniko bolariak ondorengoak dira: Miguel Arrozpide, Jose Antonio Arroyo, Mikel Arroyo, Andoni Berasategi, Itoiz Alustiza eta Lander Ugalde.
Azkenik, Ur Miako bolari partehartzaileak honakoak izango dira: Ibon Miner, Aritz Zerain, Igor Miner, Iñaki Miner, Leandro Miner eta Antonio Miner.