Bolada onari eutsi asmotan gaur Hernani Aloña Mendiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 9a, 01:00

garaipenaren bidea ondo hartuta du Hernanik. Denbo­raldi hasieran gora behera asko izan bazituzten ere, azkeneko 6 partiduetatik 5 irabazi dituzte. Asteburu honetan gaur jokatuko dute, Zubipen, arra­tsaldeko 16:30etan, eta aurrean Aloña Mendi taldea izango dute. Oñatikoak 14garren pos­tuan daude, sailkapen na­gusian, 17 punturekin. Herna­niarrak berriz, bederatzigarren postuan daude, 21 punturekin. Azken aldiko bolada ona ikusita, eta kontuan izanda etxean jokatuko duela, aukera haundiak ditu Hernanik gaur ere garaipena lortzeko.

Hernani-Amara Berri
Emakumezkoen ligari dagokionez, bihar jokatuko du taldeak Amara Berriren kontra. Zu­bipen izango da, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!