Aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko prozesu-partehartzailea martxan da eta hilaren amaieran sentsibilizaio jardunaldia izango da

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 9a, 01:00

hernaniko Udaleko Inmi­grazio sailak, Anitzak Ekime­naren dinamizazioarekin, aniz­­­ta­suna eta elkarbizitzari bu­ruz­ko hausnarketa proze­sua jartzeko asmoa azaldu zuen urrian, eta dagoeneko martxan da. Amaia Benito Anitzak elkarteko dinamiza­tzaileak Kronikari azalduta­koa­ren arabera, Hernaniko gizarte-eragile ezberdinekin biltzen ari dira, hala nola, AEK, Dobera, Ikastola ba­tzuk, Amher, Askapena ema­ku­­meen elkarteak, kultur eragileak... «Herriko egoera­ren berri izateko eta Herna­ni­ko populazioaren mapa erre­al bat osatzeko». Bere esane­tan, prozesu hone­tan beraiek duten ikuspuntua bildu nahi izan dute, «datuez gain ga­rran­tzitsua delako bizipenak ere biltzea». Diagnosi kuantitatibo ho­rren hurrengo urratsa, sentsi­bilizazio jardunaldia izango da. Hori hilaren azken astean izango dela aurreratu du Benitok. Asmoa da osatutako mapa hori guztiei erakutsi eta, aldi berean, gizarte-era­gi­le edo herritarrak elkartzeko eta hausnarketarako gune bat sortzea. Hurrengo pausoa herritarren esku Benitok azaldu duenez, be­raiek dinamizatzaile lana egi­ten dute, lehenengo pausoa eman, herriko pertsona ezberdinak bilduko dituen espazio hori sortzeko, baina ez gaude bideratzeko; hori jendeari dagokio.

Anitzak Ekimena: jatorri anitz, herri bat
Anitzak ekimena Euskal He­rri­tik kanpo etorritako per­tso­nez osatutako herri eki­men bat da, beraien jatorriak askotarikoak izanik. Kanpo­tik etorriak izan arren, herri honen parte sentitzen dira eta pertsona migratzaileen esku­bi­deak eta Euskal Herriari, nazio gisa, dagozkion eskubi­deak bateragarriak direla sines­ten dute. Eta ezinbes­te­ko ikusten dute elkarren erres­­petuan eta aitortzan oinarri­tutako politikak bultzatzea. Beraien esanetan, «anizta­su­nean guztiok gaude sartuta ez kanpotik etorritako jendea bakarrik eta jatorrien anizta­su­na ez da oztopo izan behar, tresna positiboa baizik. Elkar­bizitzari dagokionez, «guzti­ok dugu zerbait esateko, guztiok gara errealitatearen subjektuak, jatorria edozein izanda».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!