liburuak aukeratuta, neguko literatura solasaldiak martxan izango dira asteazkenetik aurrera martxoaren 16ra arte. Euskarazko eta gaztelaniazko hiruna lan aztertuko dira. Lehenengoa gaztelaniaz izango da, Doris Lessingen Dentro de mi. Dinamizatzailea Jose Luis Cancho izango da. Irakurri duenak irakurritakoari buruz hitz egiteko gogoa badu, liburutegira azaltzea besterik ez du asteazkenean, 19:30etan.
‘Connemara gure bihotzetan’ hilaren 26an
Landuko den hurrengo liburua euskaraz izango da, Julen Gabiriaren Connemara gure bihotzetan. Urtarrilaren 26an izango da, asteartean. Dinamizatzaile lanetan Ane Mayoz ariko da. Ohi bezala, 19:30etan liburutegian.
Otsailean beste liburu bana izango dira hizketagai: otsailaren 10ean, Carson McCullersen Reflejos en un ojo dorado, gaztelaniaz, eta otsailaren 16an, Jasone Osororen Korapiloak, euskaraz. Eta martxoan beste hainbeste: martxoaren 10ean, Unica Zürnen Primavera sombría, gazteleraz, eta martxoaren 16an, Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?, euskaraz.
Areto literarioa ostegunean
LH 4ko ikasleentzat Labirintoaren erbestean izeneko literatur jolasa izango da Udaletxeko areto nagusian, ostegunean, eta baita otsailaren 10ean ere.