Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, enkartelada izango da gaur Plazan, 20:00etan, Errepresaliatuak etxera leloarekin. Salatu nahi dute, «azken asteetan hainbat presoren senideak bis a bisik gabe gelditu izana». Hori ikusita, «presionatzeko beste bide bat gure senideak suntsitzeko». Dei egiten diete herritarrei «presoen eskubideak aldarrikatzera».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!