Villa Ave Maria parke bihurtzeko proiektua aurkeztuko dute gaur Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 7a, 01:00

VILLA Ave Maria parke publiko bihurtzeko proiektua aurkeztuko dute gaur arratsaldean Udaletxean. Aur­kezpena Areto Nagu­sian izango da, Hirigintza batzordean, arratsaldeko 18:00etan.


`Mugarik gabe´ du izena proiektuak
Aurkeztuko duten proiektuak Mugarik gabe du izena, eta helburua da, parkerako sarrera-irteerak herriko bazter askotatik egin ahal izatea. Modu honetara, parke bezala funtzionatzeaz gain, auzoen arteko pasabide bezala ere erabiliko litzateke. Parkeak bi sarrera izango ditu, bat Latsunbe auzotik, eta bestea Chillida paseotik, pistina irekien ingurutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!