«Urteberri egunetik Errege egunera, Gobernu Taldeak 300.000 € gastatzea planteatu du Atez Ateko sisteman»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 7a, 01:00

hernaniko PSE-EE alderdiak prentsa oharrean salatu du, Urteberri egunetik Erre­ge Egunera, Gobernu Tal­deak 300.000 euro gasteatzea planteatu duela Atez Ateko sisteman, «herritarrek erabakitzea nahi ez duten proiektu batean». Alderdi Sozia­li­stak dioenez, Gobernu Taldeak planteatu du Herna­ni­ko Udalak zuzenean bi erosketa egitea:  1-Bi kamioi, Atez Ateko bilketa egiteko bakarrik balio dutenak, 249.981 € (41.600.000 pzta); eta 2-Or­ga­nikoa biltzeko balioko duten kuboak, 61.272 € (10.195.000 pzta). Guztira, 300.000 euro pa­sa.

«Publizitaterik gabe egiten ari dira konkurtsoak»
PSE-EEak dioenez, proiektu hau herriak erabakitzerik ez du nahi Gobernu Taldeak, «eta gainera, beste sumi­nis­troe­tarako konkurtsoak ere, en­presa gutxi batzuei inbitazioak eginez ari dira egiten, publizitaterik gabe».

«Falta zaiguna da, Udalak zuzenean kontratatzea bilketa egiteko langileak»
PSE-EEren esanetan, Udala eko­nomikoki gehiago konprometitzeko falta den bakarra da, Udalak zuzenean kon­tratatzea Atez Ateko bilketa egingo duten langileak. «Gainera, errezeloa dugu izkutuka ari ote diren horretan. Pertsona batek baino ge­hiagok aurkeztu du bere ku­rrikuluma udalean, eta ofizialki ez da lan eskaintzarik egin; eta ez da erabaki zer egin FCC enpresarekin Udalak duen kontratuarekin; horrek kolokan jartzen du oraingo langileen etorkizuna». Alderdi Sozialistak dioenez, martxa honetan, «langile ze­rren­da itxi bat aurkeztuko digute, eta ez dute inongo aukerarik emango eztabaidarako: sistema egokiena zein den erabakitzeko, alegia».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!