Ereñotzun makilaje ikastaroa antolatu dute, eta jende ugarik izena eman duela kontuan izanda, bi talde egin dituzte. Taldeen zerrendak Ereñotzuko kultur etxean ikus daitezke. Aurreneko taldea urtarrilaren 9an hasiko da eta bigarrena otsailaren 6an. Ereñotzuko kultur etxean izango da ikastaroa, goizeko 10:30etatik 12:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!