Joxeba Lizeagak zilarra eta Olaia Auzmendik brontzea lortu zuten Belodromoan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 7a, 01:00

Lizeagak promesa kategorian hartu zuen parte eta Auzmendik kadete mailan.

CD Hernaniko Joxeba Lizeaga eta Olaia Auzmendi atletek Euskadiko Neguko Txapel­ketan hartu zuten parte joan den asteburuan, eta emaitza bikainak lortu zituzten, domina bana, alegia. Joxeba Lizea­gak zilarrezko domina lortu zuen, 60 metroko proban, promesa kategorian. Olaia Auzmendik berriz, bron­tzezko domina irabazi zuen jabilana jaurtiketan, kadete mailan. CD Hernaniko arduradunek adierazitakoaren arabera, beste behin, Hernaniko koloreek kategoria guztietan izan zuten presentzia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!