URTEA irteeraz gainezka hasiko dute Mendiriz Mendi elkarteko kideek, antolatu baitituzte Done Jakue bideko etapa, eski ikastaroa eta gaztetxoentzako irteera.
Done Jakue bideko etapa
igandean
Igandean Agurain eta Gasteiz bitartean ibiliko dira Mendiriz Mendiko kideak, Done Jakue bideko zazpigarren etapa egingo baitute. Irteerara joan nahi duenak, gaur du izena emateko azken aukera, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara, elkartean bertan. Irteera igandean izango da, goizeko 08:00etan Atsegindegitik abiatuta.
Eski ikastaroa datorren asteburuan
Datorren astebururako ikastaroa antolatu dute, iraupen eskikoa eta eski alpinokoa. Irteerara joateko interesa dutenentzat bilera antolatu dute: astelehenean izango da, arratsaldeko 20:00etan. Bertan azalduko dituzte prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak eta abar.
Gaztetxoentzako irteera
Datorren asterako baita ere, iganderako, gaztetxoentzako irteera antolatu dute Santa Barbarara. Goizeko 09:30etan aterako dira eta izena emateko bulegotik pasa behar da.