Desenpate bidez erabakiko dira finala jokatuko duten bikoteak

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 7a, 01:00

Finalerdietako partiduetan desenpatea behartu zuten bi bikoteek. Juaristi eta Urrutiak 40-34 irabazi zioten Urriza eta Lizasori. Ezkurra eta Ionek 40-33 irabazi zuten Zeberio IIa eta Badiolaren kontra.

Itxaron egin beharko da bikotekako final haundia jokatuko duten bi bikoteen izena jakiteko. Finalerdie­tako bi partiduak errege bezperan eta egunean jokatu ziren, eta bietan desenpatea jokatzea behartu dute.

Errege bezperan Juaristi eta Urrutia nagusi
Juaristi-Urrutia eta Urriza-Lizasoren arteko finalerdia jokatu zen asteartean Gala­rretan. Aurreneko partidua irabazi ostean, Urriza eta Lizaso ziren faboritoak, partidua irabaztea nahikoa bai­tzuten finalera pasatzeko. Hala ere, Juaristi eta Urrutiak ez zuten etsi, eta irabazi egin zuten, 40-34. Urrutia nagusi izan zen partidu osoan, eta duen joko onena erakutsi zuen, Lizasori gaina hartuz. Atzean nagusi izanda, Juaristi serio aritu zen aurreko koadroetan eta Urrizak behartuta aritu be­har izan zuen ia partidu osoan.
Gauzak horrela, nahiz eta galdu, Urrizak eta Lizasok izan dute desenpateko pelotalekua aukeratzeko pribilegioa, eta Euskal aukeratu dute. Partidua igandean jokatuko da, 16:30etatik aurrera.

Ezkurrak eta Ionek ere
desenpatea behartu zuten

Ezkurra eta Ionek finalerdietan dagoen maila oso antzekoa dela baieztatu zuten atzokoan. Zeberio IIa eta Badiolaren kontra jokatu zuten Euskal Jai berrin, eta hauek ere desenpatea joka­tzea behartu zuten, 40-33 irabazita.
Koteto Ezkurrak hobekuntza nabarmena erakutsi zuen atzoko partiduan, eta pelotakadei norabidea ematen asmatu zuen. Ion atzelariak ere partidu ikusgarria jokatu zuen, eta Zeberio IIa jokoan nahi adina ez sartzea lortu zuen. Desenpateko partidua Galarretan jokatuko da, larunbatean, 16:00­etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!