Jose Mari Murua lehenengoa bere mailan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 6a, 01:00

euskadiko kross motzeko eta beteranoen txapelketa izan zen igandean Aba­diñon, eta bertan, Jose Mari Murua hernaniarra lehenengoa izan zen bere mailan; hau da, gizonezkoen mailan 65ko beteranoetan. 18 minutu eta 25 segundoko denbora egin zuen eta bigarrenari ia bi minutuko aldea atera zion. 55 urtetik gorakoen artean berriz, zortzigarren egin zuen hernaniarrak 24 atleten artetik. Irabazlea Santiago Fuertes izan zen 16 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Sailkapen orokorrean, gizonezkoen artean, Jordan Santos izan zen txapelduna 14:01eko markarekin eta emakumezkoetan, Irene Alfonso 16:17 eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!