Kartel lehiaketa kontsumo arduratsuaren alde

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 2a, 01:00

Kartelak irudi, argazki edota hitzez osatuak egon daitezke, eta sagardo denboraldiko kanpainaren irudia izango da.

astigarragako droga-menpe­ko­tasunaren prebentziorako kontsei­luak, udalarekin, Sagardoetxearekin eta Aska­gintzarekin elkarlanean, sagardo denbo­raldiari begira kartel lehiaketa jarri du martxan. Helburua kontsumo ardura­tsua bultzatzea. Kartelak irudi, argazki edota hitzez osatuak egon daitezke, eta  irabazlea sagardo denboraldian burutu­ko den kanpainaren irudia izango da.
Lehiaketak honako oinarriak ditu:
1. Helburua: Sagardo denboral­dian egiten diren droga kontsumo gehie­gikeriak saihestea eta kontsumo ardura­tsua bultzatzea.
2. Parte-hartzaileak: lehiaketan parte hartu nahi duten pertsona guztiei zuzendua dago. Nahi diren kartel guztiak aurkeztu daitezke.
3. Baldintzak:
- Diseinuak originala eta berria izan behar du.
- Proposamenak sagardo denboral­dian ondo pasatzeko (baina pasatu gabe) ideia islatu beharko du.
- Karteletan sagardoaren alderdi kulturala azpimarratu behar da.
- Kartelak Astigarraga herriarekin lotzea baloratuko da.
4. Diseinuak modu honetan entregatu beharko dira:
- Email bidez.
- Kartelarekin, nahi izanez gero, azal­pen labur bat aurkeztu ahal izango da.
- Kartelak formatu digitalean aurkeztu beharko dira (ez dira onartuko paperean diseinatutakoak).
5. Lanen aurkezpena:
- Zabalik egon­go da 2010eko urtarrilaren 11 bitarte.
- Lanak Askagintzako emailera bidali behar dira (askagintza@aska­gin­tza.com). Kartel lehiaketa jarrita.
6. Epaimahaia eta emaitza:
- Prebentziorako Kontseilu eta Sagardoetxeko kideek osatuko dute.
- Erabakia Askagintzako webgu­nean eta prentsa bidez zabalduko da.
7. Saria: 100 eurotako opari-txekea. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!