BERROGEITA hamar urte pasa dira Txinparta koadrilakoak elkartzen hasi zirenetik, eta ospatzeko bazkaria antolatu zuten. Abenduaren 12an egin zuten, koadrilako elkartean bertan eta 20 lagun inguru bildu ziren. Bazkaria giro ezin hobean burutu zen, gaurko eta lehengo anekdotak gogoratuz. Bazkariaz Txato sukaldaria arduratu zen. Sabelak ondo bete ostean, omenaldien garaia iritsi zen. Koadrilako beteranoei ondo merezitako omenaldia egin zieten. Baita ere, gogoan izan zituzten hildako lagunak: Olaziregi, Marcos, Uranga eta Polo.
1959an bildu ziren aurreneko aldiz
Koadrilaren historia luzea da. Aurreneko aldiz 1959garren urtean bildu ziren, Atsegindegiko futbol txapelketaren bueltan. Ordutik hona hainbat gauzetan hartu dute parte. Betidanik izan dute lotura haundia kirolarekin, hau da, futbolarekin, eskubaloiarekin, mendiarekin. Eta horrez gain, urtero-urtero sagardo txapelketa antolatu izan dute elkartean bertan.