24.386, 02.119, 79.362, 73.887 eta 42.707 dira zenbaki sarituak. 300 euroko bonoa da saria.
poltsak berrerabiltzeko kanpainako azken zozketa asteazkenean egin zen. Hemendik aurrera ez da zozketa gehiagorik izango. Hori horrela, sari bereziak banatuko dira azken zozketa honetan: 300 euroko bost sari 10 euroko erosketa bonotan. Honakoak izan dira saritutako bost zenbakiak: 24.386 Centro Cien (Nafarroa kalea), 2.119 Eukene (Izpizua), 79.362 Mendizabal harategia (Mañe y Flaquer), 73.887 Dorronsoro (Lizeaga) eta 42.707 Aliprox (Kale Nagusia). Saridunak agertuko ez balira, aukera izango lukete honako zenbakiak dituztenek: 75.610 Irrigoenea (Lizeaga), 61.345 Peña okindegia (Kale Nagusia), 25.396 Balerdi harategia (Orkolaga), 68.895 Goikoetxea (Karmelo Labaka) eta 80.622 Gailur (Latsunbe berri). Txartel saritua dutenek deitu dezatela, urtarrilaren 15 baino lehen, telefono honetara: 943 575 431.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!