Liderraren mailako urte bukaera

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 2a, 01:00

Aurrera de Ondarroa liderrari irabazi zion asteazkenean Hernanik, 2-1. Urte bukaera bikaina egin dute hernaniarrek.

DENBORALDIA kaxkar xa­mar hasi bazuen ere Her­na­nik, urte bukaera ederra eman dio. Asteaz­kenean, Au­­rrera de Ondarroa lide­rraren kontra jokatuko zuen, Zubi­pen. Taldea gogotsu, indar­­tsu agertu zen parti­duko au­rre­neko minu­tutik, eta etxean hilabeteko biga­rren garaipe­na lortu zuen. Partidu zaila izan bazen ere, txuri berdeek aurrera egin zuten bukaera arte eta 2-1 irabazi zuten.

Urte bukaera bikaina, sailkapen atzekaldetik goi postuetara

Abenduan jokoan izan diren 12 puntuetatik 10 lortu ditu Hernanik. Hortaz, bolada txa­rra atzean utzi, eta sailka­penaren erdialdean jarri dira. Azken jardunaldiko bi par­ti­du bakarrik jokatu badira ere, Hernani 8garren postuan dago, 21 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!