Zeberio IIa eta Badiola bi bitako finalerako bidean dira, Ezkurra eta Ioni erraz irabazita

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 2a, 01:00

Zeberio IIa eta Badiola erraz nagusitu ziren ostegunean, Galarretan. Tejados Aoiz binakako txapelketako finalerdietako partidua jokatu zuten Ezkurra eta Ionen kontra, eta 40-29 irabazi zuten.

GEROZ eta gertuago dute final haundia Zeberio IIak eta Badiolak. Finalerdietako joane­ko partidua jokatu zuten atzo, Galarretan, Ezkurra eta Ionen kontra, eta  40-29ko garaipena lortu zuten.

Patxi Zeberio nagusi Galarretan
Partidu hasieratik nabarmena izan zen Zeberioren nagusi­tasuna. Ezkurrak baino gehia­go asmatu zuen aurreko koa­droetan, azken honi asko kos­tatu baitzitzaion Zeberio pasatu eta tantoak amai­tzea. Alde nabarmen ho­rrekin, Ba­diolak ondo eutsi zion par­ti­duari atzean.
Zeberiok eta Badiolak mi­nu­tu gutxi behar izan zituzten, markagailuan au­rretik jarri eta aldea hartzeko. 4-4 berdindu ostean, 10 tanto egin zituzten jarraian, eta 14-4 jarri ziren. Hor­­tik aurrera, aurretik joan ziren partidu osoan zehar.

Erreakzio saiakera
Partidu osoan atzetik joan arren, Ezkurra eta Ion saiatu ziren buelta ematen, eta erreakzio une bat ere izan zuten. 25-22an hiru tantura jarri ziren. Tanto gogorra izan zen hurrengoa, eta Ionek pelota goiko txapara bidali ostean, gorrien aldekoa izan zen. Jokaldi honen ondorioz, Ezkurra eta Ionek behera egin zuten, eta tanteoa ondorengoa izan zen: 30-22, 34-25 eta 40-25.

Ezkurra eta Ionek hurrengo partidua irabazi beharra dute aurrera egiteko
Txapelketan aurrera egiteko, Ezkurra eta Ionek finaler­dietako beste partidua ira­bazi beharra dute. Partidua Iruñeako Reyno de Navarra-Euskal Jai Berri pelotalekuan jokatuko da, Errege egunean.
Bikote gipuzkoarrak partidua irabaztea lortuko balu, desenpatea hirugarren partidu baten bidez jokatuko litzateke.

Jaialdia gaur Galarretan
Horrez gain, gaur ere izango da jaialdia Galarretan, 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!