Gauean larrialdiren bat izanez gero, Chucla-Cuevas farmazira jo

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 2a, 01:00

Ohi bezala, 22:00etatik 09:00etara izango da larrialdi zerbitzua.

Plaza Berrin dagoen Chucla-Cuevas farmaziari dagokio aurten gaueko guardiak egitea.  Orain dela 6 urtetik, Hernaniko farmaziak urtero  txandatu egiten dira eta bakar batek egiten ditu urteko guardia guztiak. Horretarako, 3 farmazilariz osatutako talde tekniko bat dago, farmaziaz kanpokoa.  Gaueko turnoko zerbitzua larrialdi zerbitzua da, ez da farmazia ordutegiaren luzapena, eta aurreko urteetan bezala, gaueko 22:00etatik 09:00etara izango da.
Maria Jose Chucla farmaziko jabearen arabera, «sistema hau lehen zegoena baina hobea da eta gainera, lehen errezetarekin soilik jo zitekeen guardietako farmazietara eta orain errezetarik gabe ere bai».
Chucla farmazia Kardabe­raz kaleko 48garren zenbakian dago, Plaza Berrin. Hernanin jarri zen lehenengo farmazia da, 105 urte inguru daramazki. Maria Jose Chucla Cuevas fa­miliako hirugarren generaziokoa da. Bere aitonak jarri zuen farmazia. Honakoa da telefono zenbakia: 943 551 793.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!