Mendiriz Mendi elkarteak Done Jakue bideko 7garren etapa egiteko irteera antolatu du, helduentzat. Etapa Agurain eta Gasteiz ingurukoa izango da, eta urtarrilaren 10ean egingo dute. Autobusa Atsegindegitik aterako da, goizeko 08:00etan. Joan nahi dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik, astelehen, ostegun eta ostiraletan, elkartean, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!