Gabonetako ohiturei hutsik egin gabe, aurten ere Labaien torneoa jokatuko da Zubipen. Torneoa triangularra izango da, eta hiru taldek jokatuko dute: Hernanik, Realak eta Añorgak. Talde bakoitzak bi partidu jokatuko ditu, ondorengo ordenean: lehenengoa Añorga eta Hernaniren artekoa izango da, 16:00etan hasita; bigarrengoa Realak eta Añorgak jokatuko dute, 17:00etan hasita; eta hirugarrengoa berriz, Hernani eta Realak jokatuko dute, 18:00etan hasita. Torneoa Juantxo Labaien zenaren omenez jokatzen da, eta aurtengoa 37garren edizioa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!