urte Zahar eguna izaki, urteroko moduan, herriko Kaxkoan kantuan ibiliko dira Ohitura Zaharrak abesbatza eta Iraulio Panttalone Bertso Eskolako kideak. Hitzordua 17:15etan egin dute, Plazan, elkartu, eta 17:30etan abiatzeko. Aurten ere erronda antolatu dute, urte zaharrari agur esan eta berriari ongi etorria emateko asmotan.
Zaharren Egoitzara bisita
Plazatik abiatu, eta aurreneko geldiunea Zaharren Egoitzan egingo dute, bertako aiton-amonei abesteko.
Ondoren, Kaxkora itzuliko dira, eta geldialdiak egingo dituzte, kantuan. Geldialdi bakoitzean, kantuez gain, bertso saio txikia egingo dute, momentuko jendeari eta giroari erreferentzia eginez.
Kaxkoan zehar egingo duten ibilbidea izango da ondorengoa: Plazara, Kardaberaz kalera jaitsiko dira eta Nagusia igoko dute. Lekurik nagusienetan geratuko dira.
Erronda Ohitura Zaharrak eta Bertso Eskolak antolatzen badute ere, nahi duen guztiak har dezake parte, baserritarrez jantzita.